Ikaskuntza zerbitzua: GEU BE
- Nahia Salinas Llaguno
- Apr 21, 2023
- 3 min read
Updated: Jun 7, 2023
Pertsonan oinarritutako plana (POP) pertsonaren autodeterminazioa eta bizi-kalitatea sustatzeko eta potentziatzeko erabiltzen den tresna edo bitartekoa da. Ezartzen diren egoerak errealitatearekin bat datoz, gainera esanguratsuak dira haien profila lantzeko eta prestatzeko. POP baten oinarrian pertsonaren lehentasun, balore, amets eta ilusioak aurkitzen dira. Bertatik abiatuz, horiek guztiak eskuratzeko prozesu bat planifikatzen da, elkarlanean familia, profesional eta erreferenteen artean.
Pertsona erdigunean jarriz, hura entzutea, ulertzea, bere indar-gune eta gaitasunak identifikatzea eta bere helburu eta jomugetan oinarritzen gara. Plan honen oinarriak finkoak dira:
Pertsonan oinarrituriko ikuspegia edo ikuspegi sozio-kulturala. Pertsonak du kontrola eta pertsonarentzat garrantzitsua dena bilakatzen da ardatz.
Beharrak pertsona-testuinguru arteko elkarrekintzan sortzen dira. Laguntza beharren ebaluazioa eta identifikazioa egiterakoan bai pertsona baita testuingurua ere aztertu.
Eredu inklusibo eta komunitarioa. Pertsonaren laguntza sare naturalean eta hurbilean oinarritu. Harreman eta bizi esperientzia esanguratsuak bilatuz eta sustatuz.
Helburua ez da adibidez boloetara jolastea, benetako helburua haiek gozatzeko espazio eta denbora bat eskaintzea, haien interes eta motibazioetatik abiatuta.
Marko hau kontuan hartuta nik emandako pausoak hauek izan dira:
Elkartea ezagutu:
Adin tarteak identifikatu
Genero aniztasuna identifikatu
Zereginak ezagutu
Eskaintza ikertu
Instalazioak behatu
Erabiltzaileak ezagutu:
Norberaren ingurua
Harremanak
familia
komunitatea
profesionalak
lagunak
Errutina
Gustuko tokiak
Nahiak, ametsak, esperantsak, beldurrak, interesak, motibazioak…
Preferentziak
Biografia
Gaitasunak
Aukerak
Oztopo posibleak eta irtenbideak identifikatu
Hobetzeko gakoak
Beharrak identifikatu:
Bolondres falta
Beharra: ekintzak aurrera eramateko edo erabiltzaile denak parte hartzeko hezitzaile/bolondres falta dago, horren ondorioz ekintzak txandaka egin behar dituzte, hau da, aste bat talde bat eta hurrengo astean beste taldea.
Proposamena: sentsibilizazio eta kaptazio kanpaina bat sare sozialen bidez: IG bolondres kaptazioa
Perspektiba: behar bereziak dituzten pertsonen aisialdirako eskubideak bermatzea.
Kirol praktika inklusiboa
Astean zehar kirol desberdinak praktikatzen dituzte. Igeriketa, futbola, saskibaloia eta multikirola.
Kirolak disgaitasuna duen talde bezala egiten dute, hau da, talde osoak behar bereziak ditu.
Beharra: entrenamendu inklusiboak, disgaitasuna ez duten kirolariekin batera entrenatzea.
Zer eskaintzen digu honek? interakzio soziala berezko taldeaz kanpo, arau sozialak bermatzea, harremanak sortzea Durangaldeko herritarrekin, esperientzia aktiboak, adiskidetasuna, frustrazioaren kudeaketa landu, komunikazioa areagotu, arazoen kudeaketa…
Proposamena:
Sasikoa futbol taldeko arduradun gorenarekin harremanetan jarri nintzen. Egoera azaldu nion eta gogoz hartu zuen proposamena. Hemendik liga amaitu arte hiru egun zehaztuko dira Sasikoako jokalariak eta Geu Beko jokalariak elkar entrenatzeko. Gonbidapena sortu dut: GeuBe_Sasikoa.png
FrayJu saskibaloi taldeko entrenadore batekin harremanetan jarri nintzen. Egoera azaldu nion eta baiezkoa eman dit. Egun batez elkar entrenatzeko aukera eman digu. Gonbidapena sortu dut: GeuBe_FrayJu.png
Oharra: erabiltzaile eta hezitzaileekin batera dekalogo bat egingo dugu entrenamenduei dagokionez. Dekalogo hori jokalariekin partekatuko dugu. Ezinbestekoa da erabiltzaile eta jokalarien partehartzea aberasgarria eta dibertigarria izatea. Decálogo Entrenamientos.pdf
c. Adin nagusiko erabiltzaileen interesetatik abiatutako ekintzak aurrera eraman.
Programazio bat dago eta ludotekan aurrera eramaten dira aurretik pentsatutako ekintzak. Baina, konturatu naiz adin nagusiko erabiltzaileek ez dutela parte hartu nahi ekintzak ez direlako haien interesekoak edo ez dutelako haien motibazioa pizten. Horrek eragiten du haien parte hartzea ukatzea.
Beharra: erabiltzaile denen parte hartzea sustatzea, haien interesetatik abiatutako dinamikak aurrera eramaten. Haien motibazioa piztu behar da.
Prozedura: nagusiak diren 4 erabiltzaileei elkarrizketaren bidez hobeto ezagutzeko aukera izan dut. Horrela, haien ametsak, interesak, oztopoak, inguruak… ezagutu ditut. Hau aurrera eramateko galdetegi hau erabili dut: Ezagutza_galderak.pdf
Galdetegi horrekin haien harreman sarea ezagutu dut, eta ondoren profil pertsonala eta mapak eraikitzen hasi gara. Prozesua ez da erreza izan denbora faltagatik. Nagusienak oso gutxi agertzen dira elkartetik eta beharrezkoa izan da elkartetik kanpo haiekin hitz egitea.
Mapak eraikita haien interesetatik abiatutako hainbat ideia jaso nituen: ekintzak.pdf
Ekintza posibleen zerrenda haiekun konpartitu nuen eta haien ekarpenak kontuan hartuta beste zerrenda bat egin genuen: Proposamenak_Erabiltzaileekin.pdf
Datak elkar zehaztu.
Proposamenak kontuan hartuz egutegi bat osatu aukerak eta irteerak antolatuz: Egutegi_Proposamena.pdf

Comments