top of page

Practicum experientzia I

Updated: Mar 16, 2022

Practicuma burutu eta gero, lehen baino askoz be kontzientea naiz hezitzaileak dugun garrantziaz haurren garapen prozesuan. Pertsona bakoitza mundu bat da, historia desberdin bat darama bakoitzak bere bizkarrean, egoera desberdinak, guraso edo tutore desberdinak, ingurune desberdinak, herri desberdinak… Oinarri honetatik abiatuz, haur bakoitzak garapen maila bat duela azpimarratuko nuke, honekin batera, denek ez direla era berdinean garatzen, batzuk astiroago baitdoaz beste batzuk baino, ondorioz hezitzaile bezala haur bakoitzari behar duen arreta, laguntza, metodologia desberdinak… bermatzeko prest egon behar gara. Baita gai izan behar gara edukiez gain (matematika, geografia, euskera…) haien gaitasunak, emozioak, sentimenduak kudeatzeko baliabideaz bermatzea eta haien etika, kontzientzia morala, enpatia, iritzi kritikoak, autoestimua, komunikazio asertiboa etab. garatzeaz.


Gizartea aldatu edo hobetu nahi badugu, edo gutxinenez gure hurbileko mundu txiki hau zaindu nahi badugu, etorkizuneko belaunaldietan konfiantza jarri behar dugu eta haiek hezitu behar ditugu era berritzaile, sortzaile, osasuntzu eta eraginkor batean. Azaldu behar diegu aniztasuna dagoela, eta honek aberasten gaituela; eskubideak daudela eta hauek murrizteko joera dituela gizarteak, baina horren aurka borrokatu behar dugula; berdintasuna lortu behar dugula; osasun mentalaren garrantziaz kontziente izan behar dira, osasun fisikoa oso normalizatua baitdago jada… baina balore hauetan hezitu nahi baditugu umeak lehenengo guk barneratu behar ditugu oinarri hauek.




Comentarios


Publicar: Blog2_Post
bottom of page