top of page

8 EZAUGARRI PERTSONALAK

Updated: May 17, 2022

1. SORTZAILEA ETA ERALDATZAILEA

Pertsona sortzaile bat da, bere sormena eraldaketa sozialerako erabiltzen duena. Sentibera, jakin-mina duena eta esperimentaziora irekia. Jarrera positibo eta proaktiboa dauka, ideiak ekintza bilakatzeko eta hezkuntza arloa eta, horrenbestez, gizartea errotik eraldatzeko. Bere buruari zein besteei galdera berriak egiten eta planteatzen dizkie. Hezkuntza eraldaketan aktiboki parte hartzen duena eta norberaren begirada zein besteena ezinbestekotzat hartzen dituena.


2. KOOPERATIBOA ETA JUSTIZIA SOZIALERA BIDERATUA

Egiteko modu eta balio kooperatiboak (lankidetza, partaidetza, erantzukizun soziala, eta berrikuntza, etengabeko berriztatze gisa ulerturik), eta praktikan jartzen ditu. Kooperatiboki bilatzen ditu irtenbideak, erronkei erantzun bat emateko eta eraldaketa sozialaren bidetik. Onartzen ditu bere ardurak, hala ere, eragile aktibo gisa jokatzen du.


3. TESTUINGURU EUSKALDUNEAN SUSTRAITUA ETA TESTUINGURUAREKIN KONPROMETITUA

Badaki euskaraz, eta gai da errespetuz, egokitasunez eta komunikazio testuingurura egokituta erabiltzeko, kontuan hartuta testuinguru horretan hainbat komunitate eta hizkuntza bizi direla batera. Badaki euskal kultura eta euskara gutxituak direla, eta aktiboki jokatzen du bere irakasle roletik abiatuta, hau da, kontziente da euskara eta euskal kultura sustatu behar dituela motibaziotik abiatuta, eta onartzen du zer ardura dituen irakasle lanbidearen hainbat esparrutan, eta horren arabera jokatzen du. Testuinguru euskalduna ulertu, errespetatu eta balioesteaz gainera, etorkizuneko irakasleek tokian-tokian eta tokitik interpretatu eta jokatu behar.


4. PENTSAMENDU KRITIKO ETA ANALITIKODUNA

Oinarrituriko pentsamendua lantzen du. Testuinguru bat ulertzeko eta hura osatzen duten elementuetan banatzeko, elementuon egitura eta haien arteko harremana ulertzeko, eta garrantzitsua dena identifikatzeko garrantzitsua ez denaren aurrean. Elementuok aztertzen eta ebaluatzen ditu. Erabaki egokiak hartzen ditu egoerei erantzun bat emateko. Kontzientzia hartzen du ikertzearen eta hausnartzearen garrantziaz, eta bere identitate propioa sortzen du.


5. KONTZIENTZIA ETA KOMUNIKAZIO INTERKULTURALA, ELEANIZTUNA ETA MULTIMODALA

Kontzientzia hartzen du dibertsitateaz eta dibertsitate hori balioesteko eta onartzeko beharraz. Hizkuntzen dibertsitatea eta haien aberastasuna balioesten eta errespetatzen du, baita kulturak ere, eta komunikazioan laguntzen du. Komunikatzeko hainbat modu ezagutzen ditu (irudia, tipografia, bideoa, infografia, keinuak, mugimenduak, etab.) Erkidegoko bi hizkuntza ofizialez gainera, gai da gutxienez atzerriko hizkuntza baten bidez komunikatzeko.


6. NORBERE BURUAREKIN ETA LANBIDEAREKIN KONPROMETITUA

Oinarri hartuta ongizatea, osasun fisikoa, osasun mentala, osasun psikosoziala eta ingurunea zaintzea. Garapen pertsonala eta bere burua ezagutzeko beharra lehenesten ditu. Pertsona konprometitu, inplikatu eta proaktiboa da, bai bere buruarekin, bai besteekin. Erantzunkizuna hartzen du inklusioarekin eta haurren oinarrizko eskubideekin loturiko balio etikoekiko konpromisoa ulertuz eta onartuz.


7. AUTONOMOA ETA BIZIALDI OSOAN ZEHAR IKASTEKO GAITUA

Bere premiak identifikatzeko autoezagutzatik abiatzen da, eta badaki zein diren bere indarguneak eta ahulguneak. Autokontzeptua argi dauka. Jarrera autokritiko eta konpontzailea du, eta bere buruarekiko konfiantzaz jokatzen du, beharrezko tresnak eta baliabideak autogestionatuz. Jakin-mina duenez eta inkonformista denez, ikasketa indibidual eta kolektiborako esperientziak sortzen ditu, bizitzan zehar pertsonalki eta sozialki garatzea sustatzeko.kontziente da ikasketa sakon eta autonomoa bizi guztiko prozesu pertsonal bat dela.


8. ZIURGABETASUNA ETA FRUSTRAZIOA KUDEATZEKO GAITUA

Gai da bizi den gizartearen konplexutasuna identifikatzeko eta bisualizatzeko, etengabe aldatzen ari den gizarte bat den heinean. Ildo horretan, egoera bakoitzean gizartea osatzen duten alderdiak identifikatzen ditu, eta haiei buruz eta haiek dakartenari buruz hausnartzen du, bai banaka hartuta, bai elkarren arteko harremanean. Onartzen du ziurgabetasuna eguneroko ohiko kontu bat dela. Badaki bere emozioen kudeaketa balioesten bere hazkuntza eta ikasketa prozesuan.


 

IRAILA 2021


Identifikatu ditudan bi erronkak bi ezaugarri pertsonalekin lotzen ditut:


➞ TESTUINGURU EUSKALDUNEAN SUSTRAITUA ETA TESTUINGURUAREKIN KONPROMETITUA: noski, euskararekin lotzen dut, nire ingurua ez da nik nahiko nukeen euskaldun adina. Nire lagunek gazteleraz hitz egiten dute eta familian euskeraz bakarrik neba eta izekorekin egin dezaket. Baina, HUHEZIn aurkitu egin dut nire euskaldun gune segurua. Han euskaraz egiten dugu une oro eta horrek asko laguntzen dit nire euskera maila eta nire buruarengan konfiantza lantzen euskeraz mintzatzeko orduan. Beraz, pasadan kurtsoan bezala, uste dudalako bidean geratu nintzela, C1-a lortzea da.

  1. Egunero

  2. Azterketa dagoenenan aurkeztu, lehen bait lehen, eta aprobatzen badut ondo bestela bigarren saiakerarako asko ikasi



Ez dut bete eta ez dut aukerarik izango betetzeko kurtso honetan. Azterketa datak ez datoz bat nire prestasunarekin.


➞ KONTZIENTZIA ETA KOMUNIKAZIO INTERKULTURALA, ELEANIZTUNA ETA MULTIMODALA: hau ingelesarekin lotu dut, berriro ere, titulazio bat lortu nahi dudalako, kasu honetan FIRST-a, nahiz eta ez izan nire gogokoa, uste dut, beharrezkoa izango dudala nire etorkizunean hezitzaile bezala. Hau lortzeko, egia esan, ez dakit nondik jo. Badakit Oxford-ekin presentau ahal naizela nire kabuz, baina ondo pentsatu behar det eta dena antolatu.

  1. Eginda, matrikulatu egin naiz, eta kurtsoari hasiera emateko prest nago

  2. Egunero

  3. Martxoan azterketara aurkeztu



LORTUTA - LORTUTA - LORTUTA - LORTUTA - LORTUTA - LORTUTA - LORTUTA


Nola lortu nuen?

2021eko azaroaren 20an azterketara aurkeztu nintzen eta aprobatu egin nuen. Beraz, First-a daukat.


 


Comments


Publicar: Blog2_Post
bottom of page