Nor, zer eta zergatik
- Nahia Salinas Llaguno
- Oct 28, 2020
- 1 min read
Updated: Sep 16, 2021
Kaixo!!!
Nire izena Nahia Salinas da, 18 urte ditut eta hasi berria dut Lehen Hezkuntzako gradua Mondragon Unibertsitatean, HUHEZI-n. Unibertsitatera etorri aurretik, Giza Zientzien Batxilergoa egin dut Durangon. Txikitatik amets egin dut hezitzaile izatearekin, ilusio eta gogo handiz ikasten dut, maite dudan lanbidetik pauso bat hurbilago nagoela sentitzen dudalako.
Psikologia, filosofia, pedagogia, soziologia, linguistika eta, batez ere, hezkuntza gustatzen zaizkit; beraz, ideia bat egin dezakezue blog honetan nire sarrerak nondik nora joango diren jakiteko. Gainera, film, podcast, liburu eta artikuluen gomendioak egiten saiatuko naiz.
Espero dut zuen gustokoa eta batez ere baliagarria izatea, eskerrik asko!

Comentários