Irailatik ekainera...!
- Nahia Salinas Llaguno
- Jun 16, 2021
- 1 min read
Ikasturte hau oso azkar pastu zait, segurtasun faltaz, beldurrez, zalantzaz, mesfidantzaz, ziurgabetasunez iritsi nintzen irailean, orain, uda iritsi da, eta ezin dut harroago egon hezitzaile izateko eta ikasketa horiek HUHEZIn egiteko erabakia hartu izanaz. Jende zoragarria ezagutu dut. Nahiz eta ikasturte gogorra izan, pandemia egoera dela eta, harremanak sortzeko gai izan gara, eta beti jakin izan dugu gauzen alde onarekin geratzen.
Irailetik gaur egunera Nahia izaten jarraitzen dut, baina Nahia asko aldatu da. Nahiak bere burua gehiago maite du, nahia gehiago baloratzen da, gehiago zaintzen da, lehentasuna ematen zaio (batzuetan)... Harroago nago naizen pertsonaz. Nire antsietatea kontrolatzen (edo baeretzen behintzat) ikasi dut. Jendeaurrean hitz egiten hobetu dut, gelditzen zitzaidan lotsa apurra galdu dut… HUHEZIn arnasgune bat aurkitu dut, leku seguru bat, aske sentitzen naiz, ni neu izan naiteke.
Bide bat geratzen zaigu aurretik, bide bat, non bidea egin behar dugun, eta ez aurrekoaren oztopo izan. Bidaia bat elkarrekin. Gaur zugatik eta bihar nireagatik. Non gaur zuk ematen duzun baina bihar nik ematen dudan. Hemendik familia izanda aterako gara.
Comments