Bigarren planeta bat al dugu?
- Nahia Salinas Llaguno
- Nov 24, 2021
- 4 min read
Updated: Mar 16, 2022
Gaur egungo gizarteak idealizazio perfektu bat saldu digu ondo bizitzeko behar ditugun behar materialei buruz. Ondo bizitzeaz hitz egiten dugunean norbere buruarekin, komunitatearekin, beste komunitateekin eta naturarekin elkarbizitzeaz ari gara.
''El Buen Vivir, significa una oportunidad para construir colectivamente una nueva forma de organización de la vida misma. Constituye un paso cualitativo importante al pasar del 'desarrollo' y sus múltiples sinónimos, a una visión diferente, mucho más rica en contenidos y por cierto más compleja" (Acosta 2011:1.)
Horrela, beharrizan fisiologikoak eta psikosozialak bereizten ere jakin behar dugu. Beharrizan fisiologikoak norbanakoaren biziraupenarekin lotuta daudenak dira, biologiaren edo gorputzaren ikuspegitik, hau da, bizitzen jarraitzea bermatzen digutenak. Eta bigarrenak, psikosozialak, norbanakoaren niaren beharrak asetzea helburu dutenak dira, hala nola maitasuna, segurtasuna, autoestimua, estimu soziala…
‘’Sistema sozioekonomiko bat iraunkorra da euskarri dituen oinarri ekologikoak hondatzen ez dituenean, horregatik denboran iraun dezake. Oraindik samurrago: iraunkortasuna da ondo bizitzea, guztiok, muga biofisikoen barruan.’’ (Azkarraga, J. 2017:5:19.)
Bizi garen gizarte likido honen balore nagusiak indibidualismoa eta egozentrismoa dira, eta ez zaigu axola ikustea mundua hondoratzen ari dela, burua galdu dugula dirudi. Gizarteak, kolektibo gisa, berriro ere balioetan sinistea behar dugu, eta hori lortzeko oinarrizko tresna hezkuntza da.
Gizakiak izaki ekodependienteak garenez lurretik ateratzen ditugu gure baliabide guztiak; esate baterako: elikagaiak, ura, mineralak, argia edota energia. Honetaz gain, interdependienteak ere gara; hau da, beste pertsonekiko harremana eta zaintza ezinbestekoak ditugu bizirauteko (Herrero, 2013: 15: 281.) Kontsumismo neurrigabeak planetaren baliabideak abiadura zorabiagarri batean erretzen ditu, eta baliabideak finituak direnez, muga biofisiko batera ailegatzeko arriskua gero eta larriagoa da. Honek hainbat krisi azeleratu ditu, sistema kapitalistak ez dituelako mugak kontuan eduki.
Gizarte orok ditu balio kolektiboak, bizikidetza harmonikorako praktikatu behar direnak. Noski, “Nunca construiremos, en cualquier caso, un mundo perfecto. Y conviene que lo sepamos”. (Carlos Taibo 2015). Jakin behar dugu ez dugula inoiz mundu perfekturik lortuko; izan ere, kontziente ez bagara eta kontzeptu hori idealizatzen ez badugu, zapuztuta eta antsietatez beteta buka dezakegu.
Ikus ditzagun bi fenomeno: lehena: zaharkitze programatua. Zaharkitze programatua produktu baten heriotza planifikatzea da. Hau da, behar bezala funtzionatzen duen denbora baten ondoren, produktuak bere zeregina betetzeari uzten dio. helburu bakarra produktuen bizitza laburtzea da, ondorioz kontsumoa hazten da eta, beraz, garapen- eta merkaturatze-prozesuan parte hartzen duten enpresen onura ekonomikoa handitzen da. Eta bigarrena: moda, asegabetasunaren sustapena eta etengabeko aurrerapenak, gauzak erosi eta gutxira zaharkituta egotea lortzen du; horrek berekin dakar urteetan erabilgarri izan daitezkeen produktuak ez erabiltzea eta berriak erostea, hau da, kontsumitzea.
Praktika horrek dakarren ondorio negatibo handienetako bat baztertutako produktuen etengabeko fluxuaren ondoriozko ingurumen-kutsadura da. Horrek, produktu gehiago sortzeko lehengaiaren beharrarekin batera, dagoeneko hondatuta dagoen ingurumenaren degradazioa handitzea dakar.
Erregai fosilak finituak dira eta uneren batean agortzen hasiko dira. Iraunkortasuna oreken eta erritmoen kontua da. Aldaketa klimatikoa desoreka handia besterik ez da gizakiak erregai fosilak erretzen ari den erritmoaren eta naturak isuritako gasak birziklatzen dituen erritmoaren artean. Jasangarritasuna garapenaren bide berri bat da non gaur egungo generazioen beharrizanak asetzen diren etorkizuneko generazioen gaitasunak arriskuan jarri gabe. Egiten dituen ekarpenen artean, baliabideen banaketa orekatua, kontsumo maila altuen deuseztatzea edotasistema naturalak arriskuan ez jartzea leudeke.
''Alertaba de que si no se revertía la tendencia al crecimiento en el uso de bienes naturales, en la contaminación de aguas, tierra y aire, en la degradación de los ecosistemas y en el incremento demográfico, se incurría en el riesgo de llegar a superar los límites del planeta, ya que el crecimiento continuado y exponencial, sólo podía darse en el mundo físico de modo transitorio.'' (Herrero, Y. 2009)
Gizarteak, kolektibo gisa, balioetan berriz sinestea behar dugu, eta hori lortzeko oinarrizko tresna hezkuntza da. Eskoletan ingurumen-hezkuntza landu beharko zen. Ingurumen-hezkuntza pedagogiaren eremu bat da, gizakien eta gizartearen arteko harremanak eraldatzea du helburu. Hezkuntza mota hori sortzen da erantzunak emateko eta ingurumenarekiko harremanak eraldatzeko. Honen helburuak askotarikoak dira, besteak beste, ingurumen-arazoei aurre egiteko gaitasunak garatzea eta ingurumen-balioak sustatzea, subjektuak Mendebaldeko gizarteetan bizi den bizimodu kontsumistaz jabetzeko. Hezkuntza mota horrek argi eta garbi identifikatzen ditu ingurune naturalaren, sozialaren eta eraikiaren arteko harreman askotarikoak.
''La educación ambiental como una vía de replanteamiento de nuestras relaciones con la biosfera, a la vez que un instrumento de transformación social y empoderamiento de los más débiles, todo ello con la meta final de conseguir sociedades más armónicas y equitativas” (Novo, 2009, p.198).
Beharrezkoa da geure burua berrasmatzea eta gizartearen erdigunean beste helburu batzuk jartzea, etekinen eta kontsumoaren hedapena ordeztuko dutenak, aldaketarako motor gisa. Sistema aldatzeko, gure pentsamenduak aldatu behar ditugu. Mundua aldatzeko pentsamendua aldatu behar da, pentsamendua aldatzeko ezagutzak behar dira, ezagutzak edukitzeko hezkuntza behar da, ondorioz hezkuntza da tresna bakarra mundua aldatu dezakena.
Bibliografia:
Acosta, A. (2016), Repensar el mundo desde el Buen Vivir Hemendik jasoa: https://www.socioeco.org/bdf_fiche-document-5249_es.html
Azkarraga, J. (2017). Trantsizio ekosoziala helburu: ondo bizi, denok, muga biofisikoen barruan. Hegoa, Bilbao, 6-15. Hemendik jasoa: https://publicaciones.hegoa.ehu.eus/publications/369
Flores, R. C. (2015). Propuesta en educación ambiental para la enseñanza del cambio climático. Diálogos educativos, (29), 54-68. Hemendik jasoa: https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/5159509.pdf
Herrero, Y. (2009). Crisis ecológica. Aprender a vivir pisando ligeramente sobre la Tierra. Hemendik jasoa: http://www.feministas.org/IMG/pdf/crisis_ecologica.pdf
Taibo C. ¿Tomar el poder o construir una sociedad desde abajo? – Un manual para asaltar los infiernos, Ca-tarata, 2015.1

Comments