Inmanuel Kant hezkuntzaren eremuan
- Nahia Salinas Llaguno
- Mar 16, 2022
- 2 min read
Kanten funtsezko tesi pedagogikoa, hezkuntza giza garapenerako guztiz ezinbestekoa dela da. Hain zuzen ere, gizaki guztiek "askatasunerako hain joera handia" dutelako, "laster arrazoiaren aginduei men egitera ohitu behar dira". Gizakia (izendapen generiko gisa) hezkuntzak berarengan duen eragina besterik ez da. Esan beharra dago "gizakiak hezi diren beste pertsona batzuen bidez bakarrik hezi daitezkeela", hau da, hezitzailea beste hezitzaile batzuek hezi dute aldez aurretik.
Batzuentzat, hezkuntzak enpirikoki errealitate jakin batean benetan baliozkotutakora bideratzea ahalbidetzen du; beste batzuentzat, aldiz, antropologiaren sakonera bideratzeko balio du, betiere bere ideia arauemaileekin bat etorriz. Horri buruz, Kantek adierazi zuen: "Ideia bat oraindik esperientzian aurkitzen ez den perfekzioaren kontzeptua besterik ez da".
Hezkuntzaren filosofia hezkuntzaren praxirako araua da. Hezkuntza-prozesua, pentsamendu kritiko eta analitikoaren garapena, autonomia fintzea, lankidetza aurkitzea, emozioen kudeaketa egokia egitea, autoezagutza lantzea, sormena zizelatzea... ahalbidetzen du. Funtsean edo gutxi gorabehera lortu ez bada ere, “Gizakiaren ezaugarri natural guztiak garatzeko hezkuntza-ideiak legitimoa dirudi”. Egiazko hezkuntza hobetzea "Benetako eta serioski hobetutako giza izaeraren sekretu handia" da.
Kanten aburuz, zoragarria da irudikatzea giza natura gero eta hobeto garatuko dela hezkuntzaren bidez, eta giza naturaren arabera molda daitekeela. Beraz, hezkuntza norabide "mundutarrean" planifikatu behar da, eta "munduaren mesedetan" aplikatu behar da; hortaz, hezkuntzaren bidez munduko ongia bilatu behar da.
Heziketa on bat egokia eta eraginkorrena da mundua pixkanaka hobetzeko. Badirudi hori dela hainbat belaunaldiren lana, bakoitzak urrats bat gehiago emanez giza perfekziorantz, giza xedapen guztien garapen eta helburuetara bideratua; beste era batera esanda, guztien ongira bideratuta egon behar du, gizartearen onerako izan behar du, kolektibo gisa. Beraz, Kantek baieztatu eta babestu egiten du gizakien zoriontasuna gizakiaren mende dagoela.
Kantek jarduera pedagogikoa jarduera kulturalen multzoan txertatu zuen, eta, ondorioz, jarduera politikoarekin lotu zuen: "Bi giza asmakizun dira zailenak: gobernatzeko artea eta hezteko artea." Horregatik da hezkuntza gizakiari egin dakiokeen gairik sakonena eta konplexuena. Izan ere, ezagutza hezkuntzaren mende dago, eta hezkuntza, aldi berean, ezagutzaren mende.
Erreferentzia bibliografikoa:
Burgos, C. E. (2015, 22 julio). Kant - Educación y Pedagogía. http://repository.usergioarboleda.edu.co/handle/11232/213
Perspectivas: revista trimestral de educación comparada. (2001). IMMANUEL KANT (1724–1804). UNESCO: Oficina Internacional de Educación, 2001, XXIII, n° 3/4, 1993, 837–854.

Comments